Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

‘Winona & Grace’

2022-05-08 @ 20:00 - 21:00

Antzerkia

Bi aktore gazte zuzendari ezagun baten etxean esnatzen dira, gau festa zoro baten ondoren; burua nahastuta eta pixkat mozkor oraindik, bakarrik eta apartamentuan giltzapetuta daudela ohartzen dira. Hortaz, patua onartu eta denbora tarte hori elkarrekin bizitzea erabakitzen dute, elkar deskubritzeko eta guk nortzuk diren ezagutzeko balioko duten ordu batzuk: gizarte eta lanpostu kapitalista eta konpetitibo honetan euren tokia bilatzeko borrokan ari diren bi emakume gazte, hain zuzen ere.

Winona & Grace antzezlanak aktore izatearen eta bizitza arteari eskaintzearen auziaren inguruko testua da. Hainbeste gorabehera dituen lanbide bat bizitzearen ezegonkortasunak eta ziurgabetasunak, “izar bat” izatearen ametsarekin talka egiten du, lanbide hori aukeratzeak dakarren errealitatea erakusteko helburuarekin.

Ainhoa Artetxe eta Gracieñas Doniz dira Khea Ziater konpainiaren obrako bi protagonistak. Testuen egileak ere badira, Alex Gerediagarekin batera. Gerediaga da, hain zuzen ere, obraren zuzendaria.

Xehetasunak

Data:
2022-05-08
Ordua:
20:00 - 21:00
Kategoria Ekitaldi:

Egoitza

Gezala Auditorioa (Lezo)