Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

‘Txizatoki bat eszenatokian’

2023-04-27 @ 18:00

Antzerkia

«Duela ehun urte, Marcel Duchampek txizatoki bat jarri zuen erakusgai museo batean, eta ekintza horrek artearen kontzeptua kolokan jarri zuen. Zer da artea? Zer da objektu artistikoa? Zer da sortzailea? Nik gaur txizatoki bat jarriko dut eszenatokian. Ekintza sinboliko eta iraultzaile honekin, antzerkiaren kontzeptua kolokan jarri nahi dut». Asmo arranditsu honekin ematen dio hasiera bere monologoari Patxo Telleria aktore-egileak, esperientzia ezohiko bat planteatuz: ekintza hasten denean, antzezlana bukatu da, eta ikusleak kanpoan daude, ikusi duten antzezlanari buruzko komentario mingarriak egiten, aktore-egilea oraindik barruan dagoelarik, irteteko kemenik gabe, ikusleen iritziak jasotzeko beldurrez.

Xehetasunak

Data:
2023-04-27
Ordua:
18:00
Kategoria Ekitaldi:

Egoitza

Zazpi Katu Gaztetxea