- ekitaldia hau amaitu da.
‘Titapia’
2022-06-03 @ 19:30 - 20:00
Antzerkia
Oihaneder Euskararen Etxeak antolatzen du Taulara mikroantzerki lehiaketa, eta Arrapala Konpainiaren Titapia da lehiaketa horren irabazleetako bat. Iratxe Gallardok eta Anaiz Mendibourek idatzia eta antzeztua da, eta Nekane eta Bakartxo dira bi pertsonaia nagusiak
Antzezlanak amatasunari aurrez aurre begiratzen dio, pertsonaiek gaia gardentasunez jorratuko dute. Emakumeek bizi duten eta kontatzen ez den horri ahotsa jarriko diote, zintzotasunez, norberaren ezinegon eta kezkez sakonki mintzatuz, eta, bereziki, beren buruez eginez. Antzezlanak ikuspuntu errealista eta, batez ere, komikoa du.