- ekitaldia hau amaitu da.
‘Tipularen sehaska kanta’
2022-02-04 @ 20:00 - 21:30
Zinema
Lander Garroren Tipularen sehaska kanta dokumentala emango dute Urruñan, Itsas Mendin, 20:00etan. Kartzelan gaixo egon diren pertsonak dira protagonistak, diagnostiko bat egiteko edo tratamendu bat izateko medikuarenera joatea bide oso zaila edo ezinezkoa izan dutenak. Osasunerako eskubiderik ez duten presoen indefentsioa emozioen ikuspegitik esploratu du Garrok, 1942an kartzelan hil zen Miguel Hernandez poeta espainiarraren Nanas de la cebolla olerkitik abiatuta. Analogia historikoa egiten du filmak: 1936ko gerran preso hiltzeak zentzurik ez bazuen, zentzurik ba ote du gaur?