Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

‘Testu feministen itzulpengintza: borrokarako beste tresna bat?’

2023-09-28 @ 18:00 - 19:30

Solasaldia

Azkenaldian feminismoaren alorreko testu asko ekartzen ari dira itzultzaileak euskarara, eta, apurka, badoaz corpus txukun bat osatzen. Hori abiapuntu hartuta, Amaia Astobiza Uriarte, Ana Morales Carro eta Danele Sarriugarte Mochales elkartu eta solasean jarriko ditu EIZIE itzultzaile elkarteak. «Edukiei dagokienez, testu horiek erdiguneko zein bazterretako gogoeta eta eztabaida feministak elikatzen dituzte; terminologiari eta diskurtsoari dagokienez, berriz, nola eragiten diote elkarri bi alderdi horiek, hau da, gogoetak eta praktikak, batetik, eta testu-sorkuntzak, bestetik? Itzultzaile gisa, zer baliabide dugu testu idatzietako terminologia bateratzeko? Lortzen dugu mugimendu feministaren hizkuntza-ohiturak jasotzea eta haren gabeziak betetzea?».

 

Xehetasunak

Data:
2023-09-28
Ordua:
18:00 - 19:30
Ekitaldi kategoria:
, , , ,

Egoitza

Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, Donostia)