Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

‘Tarara’

2022-02-09 @ 20:00 - 21:30

Antzerkia

SanFran, Bilbo, 70eko hamarkadan: kolore guztiak, maitasuna eta izua esnatzen dira gauez hango kaleetan. Bertan bizi dira gizon jaiotako emakumea, alabarik gabeko ama eta amarik gabeko alaba. Auzoan ezer ez da berdina izan hirurek topo egin zutenetik.

Inoiz kontatu gabeko hainbat eta hainbat umeren historia da Tarara; erraietarainoko bidaia iniziatiko. Barkamenari buruzko ipuina ere bada, desberdintasunari kantatua, Txanogorritxuk otsoei biolina jotzea lortzen duenean.

Arantxa Iturbek ekarri du euskarara Josi Alvaradoren testua, Agurtzane Intxaurragak zuzendu du obra eta aktore ari dira: Tania Fornieles, Kepa Errasti, Jurdana Otxoa, Eneritz Artetxe, Jose Cruz Gurrutxaga, Adrian Garcia de los Ojos eta Iñar Sastre. Hika Teatroak ekoitzi du.

Xehetasunak

Data:
2022-02-09
Ordua:
20:00 - 21:30
Kategoria Ekitaldi:

Egoitza

Gaiarre Antzokia (Iruñea)