- ekitaldia hau amaitu da.
Sormene
2021-11-21
Egun osoko egitaraua
«Euskarazko kulturgintzaren transmisioan gertatu den eta gertatzen ari den eten horri konponbidea emateko sortu dugu Sormene». Hala azaldu zuten Sormene Galdakaoko Sorkuntza Plazaren antolatzaileek, aurtengo egitarauaren aurkezpenean. Bigarren edizioa du aurtengoa jaialdiak, eta gaurkoa egitarauaren azken eguna da. Hau da gaurko egitaraua:
12:00: Tupust! komiki kolektiboaren aurkezpena, bertso saio bitartez. Komikigilea: Ainara Azpiazu Axpi. Bertsolariak: Uxue Alberdi, Oihana Arana eta Oihana Iguaran. Gai-jartzailea: Maite Berriozabal.
17:30: Cia Goitibera eta Naita produkzioen Amatxik Dixit antzezlana. Antzezleak: Nerea Airznabarreta, Ander Basaldua eta Gaizka Chamizo. Zuzendaritza: Saioa Iribarren.
18:00: Emakumeak gerra zibilean eta sorkuntza lanen ekarpena solasaldia, Galdakao Gogora elkartearen eskutik.
19:00: Soka-dantzan dantza, musika eta bertso ikuskizuna. Parte hartzaileak: Galdakaoko Andra Mari dantza taldea, Iruñeko Duguna dantza taldea, Lekeitioko Etorkizuna dantza taldea, Iurretako dantzariak, Oñatiko Oñatz dantza taldea, Bizkaiko Gaiteroak taldea, Oñatiko Aita Madina txistulari taldea, Erika Lagoma, Igor Elortza eta Josu Zabala.