- ekitaldia hau amaitu da.
‘Simone Veil’ pastorala
2022-08-06 @ 15:30 - 19:00
Herri antzerkia
Batitte Berrogainek idatzi, Maite Davant errejentak zuzendu eta Sophie Larrandaburuk musikatutako lana da Simone Veil pastorala. Uztailaren 24an eman du obra Muskildi herriak lehenengoz, eta gaurkoa bigarren emanaldia da.
Simone Veil abokatu eta politikari frantsesa da protagonista. 16 urte zituelarik Auschwitzeko konzentrazio eta sarraski esparrura eramana izan zela agertzen du pastoralak. Handik bizirik irten ostean ikasi eta magistratua bilakatu zenekoa, baita ere. Europar Parlamentuko lehen presidente emakumezkoa bilakatu zen, eta pastoralak haren balore unibertsalen defentsa omendu nahi du.