- ekitaldia hau amaitu da.
‘Semea pixka bat motelago dabil soilik’
2022-01-27 @ 20:30 - 21:30
Antzerkia
Tanttaka Teatroak Semea pixka bat motelago dabil soilik obra emango du Serantesen, 20:30ean hasita. Ivor Martinicek idatzitako obra hamaika hizkuntzatan taularatu dute.
Sinopsia: Beste askoren antzera, Mia ezinbesteko emakumea da bere etxeko egunerokoan. Bere baitako deabruen aurka borrokatzen da, ama, aita, alaba, senar «disidentea» eta, batez ere, Branko semea zaintzen dituen bitartean —Brankok endekapenezko gaixotasun izengabe bat du, eta mugitzeko ahalmena ari da galtzen—. Gaur 25 urte bete ditu Brankok, eta bere familia «akastunak» (gaur egun «disfuntzional» esango genioke) urtebetetze-festa antolatu du.