
- ekitaldia hau amaitu da.
‘Satiro’ + ‘Meteo’
12 maiatza @ 20:00 - 22:00
Antzerkia
Zurrunbilo Euskal Arte Eszeniko Garaikideen Jaialdiaren barruan, Xanti Agirrezabalak Satiro obra taularatuko du. Sexu-instintu gordinenak irudikatzen dituen izakia da satiroa. Gizonezko lizun, likits, zantar eta haragikoia. Basoetako jeinua, erdi gizona erdi animalia, giza enborra eta aurpegia, aker-zangoak, adarrak eta isatsa dituena. Ardoa edaten, jostatzen eta dantzan ibiltzen dena.
Miren Narbaizak eta Itziar Garaluzek, berriz, zuzeneko musika emanaldia eta ikus-entzunezkoa nahastuko dituzte Meteo proposamenean, pertsonak inguratzen duen naturarekin daukan harremanari buruzko gogoeta egiteko.