- ekitaldia hau amaitu da.
‘Porno vs Afrodita’
2021-11-26 @ 19:00 - 20:30
Antzerkia
Heziketa sexuala eta afektiboa ardatz daukan antzezlan umoretsu bat, zuzeneko musikarekin girotua. Horixe da Benetan Be konpainiaren Porno vs Afrodita (edo I love #Gorkaurbizu) obra. Patrixia Urrutiak idatzia da eta aktore ari dira Patricia Urrutia bera, Juanjo Otero eta Jon Zumelaga
Soinu proba bat du abipuntua antzezlanak. Azken kontzertua gaztetxean. Gaztetxea ixtera doa. Gazteak heldu egin zaizkigu, eta ez dago inor lekukoa hartzeko prest. Taldearen azken kontzertua ere bada. Seme-alabek, lanek, nekeak, gain hartu dute. Soinu proba aurrera doan heinean, taldekideen eta haien inguruko ume eta gazteen bultzada, galdera eta pasioen argazki musikala, zuzeneko bideoklipa izango dugu zentzumenen aurrean.