Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

‘Pinocchio’

2022-01-04 @ 18:00 - 19:00

Antzerkia

Gorakada konpainiak Collodiren Pinocchio klasikoa eguneratu du. Bertsio honetan ere, Gepettok bere azken lana amaitu du: Pinocchio. Baina, nor da Pino­cchio? Zer egiten du mundu honetan? Edo zer egin beharko luke? Galdera horiei erantzuteko, bidaia bati ekingo dio: mundu errealetik imajinaziora, nobela pikareskoaren iruditeriatik animaliaz jositako fabulara, espetxetik itsasoaren barrenera, errementariaren tailerretik Quimericako mundu magiko faltsura, kontsumoaren paradisura. Eszenatoki asko, pertsonai asko, ekintza asko.

Nortasun-ikurren eta jokatzeko ereduen bilaketa etengabean arituko da Pinocchio. Horretarako, gomendatu diotena egingo du: bizitzen dituen esperientzietatik, egiten dituen aurkikuntzetatik eta bizitzatik ikasiko du. Eta itsas munstroari aurre egin eta Gepetto salbatzen duenean, orduan deskubrituko du, azkenean, bere bizimoduarekin gustura egoteko modua. Istorio zirkularra da Pinocchiorena, jatorrizko nobelan bezala.

Xehetasunak

Data:
2022-01-04
Ordua:
18:00 - 19:00
Ekitaldi kategoria:
, , ,

Egoitza

Gaiarre Antzokia (Iruñea)