- ekitaldia hau amaitu da.
‘Oldarraldiaren Aurrean’
2023-10-13 @ 8:00 - 17:00
Kultur ekitaldia
Euskararen normalizazioaren aurka gero eta ugariagoak eta agerikoagoak diren ekinaldi judizialei erantzuteko ekitaldia antolatu du Euskalgintzaren Kontseiluak, azaroaren 4an Bilbon deituta daukan manifestaziorako urrats moduan, dantza, antzerkia, musika, literatura eta bertsolaritza uztartuz.
Hala, ekitaldian parte hartuko dute: Duguna Dantza Taldeak, Arkaitz Minerrek, Mikel Martinezek, Patxo Telleriak, Jose Luis Otamendik, Olaia Inziartek, Sustrai Colinak eta Ibil Bedi taldeak.