Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

‘Oihana’

15 maiatza @ 19:30 - 21:00

Antzerkia

Etorkizun hurbil batean, Lur amarekin eta Argia amatxirekin bizi da Oihana. Mendeetan zehar, jakintzak eta ohiturak, familiako emakumeen artean transmitituak izan dira dantzaren bitartez. Baina, katea moztu egin da. Oihana ez da gai hizkuntza hau eta dakartzan sekretuak ulertzeko. Gau batez, ametsetan bidaiatzen ahal duela ohartzen da. Ordutik, ausardia eta kuriositate handiz, bere iragana deskubritzera abiatzen da, eta horrekin batera, hizkuntza misteriotsu hau hitzegiten duten emakumeak ezagutzera: sorginak.

Dantza eta antzerkia uztartuz, transmisioari eta identitatearen eraikuntzari buruz hitzegiten du Itzuli konpainiaren, Atx Teatroaren eta El Punto Gunearen koprodukzio honek. Maryse Urruti arduratu da taula zuzendaritzaz; eta Barbara Rivas, Joana Olasagasti eta Arantxa Hirigoien dira antzezle-dantzariak.

Xehetasunak

Data:
15 maiatza
Ordua:
19:30 - 21:00
Kategoria Ekitaldi:

Egoitza

Antzoki Zaharra (Donostia)