Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

‘Ogiak hizketan baleki’

10 otsaila @ 20:00 - 20:45

Antzerkia

Diziplina ezberdinetako sei sortzailez osatuta dago Mamiak kolektiboa: Marina Suarez (zuzendari eszenikoa), Irantzu Lekue (arte zuzendaria), Josune Velez de Mendizabal (aktorea), Edu Zelaieta (gidoilaria), Ander Gondra (ikerketa historikoa) eta Txema Ramirez de la Piscina (komunikazio arduraduna).  Ogiak hizketan baleki. Gasteiz 1835-1836: hiri okupatuaren kronika bat da kolektiboaren lehen lana. Lautan Hiru jaialdiaren baitan emango dute.

Obrak 1836ra darama ikuslea, lehen karlistaldiko Gasteizera. Bertan, Josefa de Mugika alarguntzear da. Hiru egun barru, hiriaren erdialdea okupatzen duten tropa ingelesek senarra exekutatu behar diote Gasteizko Plaza Zaharrean, milaka soldadu atzerritar suharturen aurrean. Jose de Elosegi okina du senarra. Garrotez hilko dute. Traidore izateagatik, soldadu liberalen artean desertzio-sare erraldoia antolatzeagatik. Baina, zerbait gehiago ere leporatzen diote Joseri, are eta ikaragarriagoa den beste zerbait, benetan izugarria… Azken hilabeteetan Gasteizen hil diren 1.200etik gora soldadu ingelesen heriotzaren erruduna dela uste dute liberalek.

Xehetasunak

Data:
10 otsaila
Ordua:
20:00 - 20:45
Kategoria Ekitaldi:

Egoitza

Bira Kultur Gunea (Bilbo)