- ekitaldia hau amaitu da.
‘Nire sudur punta’
2022-09-09 @ 19:00 - 20:00
Kolektivo Konikak sortu duen lehen ikuskizuna da Nire sudur punta. Bilbo, Bartzelona, Santiago de Compostela eta Italia artean bizi diren sei akrobata dira kolektiboko kdeiak: Candela Casas, Elisa Strabioli, Greta Marí, Julia Clara Badosa, Michela Fiorani eta Shakti Olaizola. Euretako bakoitzak ibilbidea egina du zirkuaren munduan, eta elkartu egin dira beren pasioa partekatzeko eta Euskal Herria eta Katalunia arteko proiektu hau sortzeko.
Porte akrobatikoen, mugimenduaren eta dantzaren, bihurritzeen, antzerki fisikoaren eta klownaren eta ahots eta musika lanen bidez giza harremanak aztertu nahi dituzte. Absurdotik edaten dute ulertzeko zailak diren lekuetara iristeko eta gizakiaren bizitzari zentzua emateko.