Mikel Urdangarinek 25 urte daramatza musikagintzan. Gehienetan melodiak eta letrak sortzen ditu bere abestietarako; zenbaitetan beste idazle ezagun eta lagunak dira hitzak maileguan idazten dizkiotenak. Eta beti bera mikrofonoaren aurrean, bere kantatzeko estilo propio eta bereziarekin.
Bakarlari gisa igoko da oholtzara kontzertu honetan, bere errepertorioaz beste modu batean gozatzeko aukera emanez.