Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

‘Migratzaileak’

2023-10-28 @ 19:30 - 20:30

Dantza

Aukeran dantza taldearen ekoizpena. Edu Muruamendiarazek zuzendua, Oier Guillanek idatzitako gidoiarekin, Xabi Aburruzagarne musikarekin eta Muruamendiarazek berak eta Iker Karrerak osatutako koreografiarekin.

Proposamena: Ireki gogoak, ireki kuriositatea, ireki gorputzak. Ez dadin norbera izan hormarik altuena. Irekitasuna adierazi dantzaren bitartez, jarrera eszenikoaren bitartez. Historiari begiratu, gure mina besteena ere badela oroitzeko. Mina ukatu gabe, topaketak ospatzeko prest egotea da publikoari proposatzen zaiona. Zer da migratzaile izatea ez bada, funtsean, mugitzea? Gorputz bat lekuz aldatzeko prest egotea, eta leku berri horretan norbera den gorputza berriro deskubritzea.

Xehetasunak

Data:
2023-10-28
Ordua:
19:30 - 20:30
Ekitaldi kategoria:
,

Egoitza

Amaia Antzokia (Arrasate)