
- This event has passed.
Mariano Izeta Sariketa
2022-10-21 @ 22:00 - 2022-10-22 @ 0:30
Bertso lehiaketa
Mariano Izeta sariketaren kanporaketak eta finala jokatuko dira egun berean. 18:30ean, bi kanporaketa egingo dituzte Elizondoko Intza tabernan eta Erratzuko Zubi-Punta tabernan. Elizondon, Peio Ardaiz, Patxi Castillo, Bittori Elizalde, Urko Gartzia, Egoitz Gorosterrazu, Ainara Ieregi, Mikel Lasarte eta Sarai Robles arituko dira kantari; Erratzun, berriz, Ekain Alegre, Beñat Astiz, Etxahun Azkarraga, Idoia Granizo, Endika Legarra, Jabi Lezaun, Eki Mateorena eta Ekhiñe Zapiain Arlegi.
Bi kanporaketa horretan erabakiko dira finalistak. Elizondon jokatuko dute finala, afaldu ostean, gai-emailea Zigor Gartzia dutela.