- ekitaldia hau amaitu da.
‘Maddiren trajeria’
2022-10-22 @ 15:30 - 17:30
Pastorala
Behin batean, ez dakigu nola, sorginen bidean, Maddi neska gaztea orein bilakatu zen. Tragedia gertatuko da, Jakes neba ehiztariaren zakurrek hilen baitute. Piarres Lafittek bildu zituen kondaira horri buruzko bertsoak, Oreina bilakatu neska izenburupean, eta Haizea taldeak 1978an musikatuta eman Ura ixuririk izenburupean. Jean mixel Bedaxagerrek eta Benito Lertxundik ere kantu bilakatua dute kondaira. Aurten, tragedia herri antzerki bilakatu dute Ainhoa, Sara, Urdazubi eta Zugarramurdi herriek osatzen duten Xareta ibarreko 100 biztanlek, Gerardo Mungiak idatzitako testua eta Pantxikla Urruti errejentaren esanak jarraituz.
Zugarramurdiko leizeetan eman zuten joan den astearen buruan, eta Sararen txanda heldu da asteburu honetan.