
- ekitaldia hau amaitu da.
Lukiek
15 iraila @ 22:00 - 16 iraila @ 3:00
Kontzertua
Lukiek taldea Mungiatik dator eta 90eko hamarkadako rockean eta esperimentazioan jarduten du eroso: indarra, melodia barra-barra eta soinu bereizgarria dauka. Taldekideak gazteak badira ere, dagoeneko eskarmentua daukate (Sara Zozaya, Belako eta beste talde batzuetan aritzen dira). 2021ean argitaratu zuten orain arteko azken diskoa: Lukiek #2.
Neallta Fola eta Larru Beltzak taldeekin batera arituko da kontzertuan.