Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

‘Lubaki lainotsua’

2023-04-22 @ 19:00 - 20:00

Antzerkia

Izen gabeko gerraren lubaki batean, soldadu beterano bat dago, bakar-bakarri, bere baldintzarik gabeko militantziarekin eta diziplina zorrotzarekin. Aspaldian ez dago batailarik, ezta etsairik ere; badirudi dena bare-bare dagoela. Egun batean, soldaduak gutun bat jasoko du, eta bere mundua hankaz gora jarriko da.

Belaunaldien arteko talka, zaharraren eta berriaren arteko komunikazioa, norberaren bizitza balioan jartzea… ditu hizpide Atx Teatroaren Lubaki lainotsua-k. Javier Barandiaran, Maren Basterretxea eta Miriam K. Martxante dira taula hartzen duten aktoreak.

Xehetasunak

Data:
2023-04-22
Ordua:
19:00 - 20:00
Kategoria Ekitaldi:

Egoitza

Itsas Etxea (Hondarribia)