Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

‘Love & Money’

26 azaroa @ 20:00 - 21:00

Antzerkia

Maitasuna eta dirua. Pabilioi 6 aretoko konpainiak euskarara ekarri du Dennis Kelly antzerkigilearen obra. Azaro osoa daramate, beren aretoan bertan ematen, hileko ostiral, zapatu eta domeka guztietan, eta hauexek dira azken emanaldiak.

Alderantziz kontatutako fabula garaikide ilun honetan, Kellyk planteatutako funtsezko galdera hau izan liteke: zer geratzen da maitasunarekin diruarekin obsesionatuta dagoen gizarte batean? Zorpetutako bikote baten infernuetara jaitsiz, kontsumo-gizarteari eta neoliberalismoaren indarkeriari buruz galdetzera gonbidatzen gaitu. Baita geure nahiez ere.

Aktore lanetan arituko dira: Ugaitz Alegria, Aitor Etxarte Merino, Eneritz Garcia Alonso, Miriam K. Martxante, Aiora Sedano.

Xehetasunak

Data:
26 azaroa
Ordua:
20:00 - 21:00
Kategoria Ekitaldi:

Egoitza

Pabellon 6 (Bilbo)