Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

‘Love & Money’

2022-11-25 @ 20:00 - 21:00

Antzerkia

Maitasuna eta dirua. Pabilioi 6 aretoko konpainiak euskarara ekarri du Dennis Kelly antzerkigilearen obra. Azaro osoa daramate, beren aretoan bertan ematen, hileko ostiral, zapatu eta domeka guztietan, eta hauexek dira azken emanaldiak.

Alderantziz kontatutako fabula garaikide ilun honetan, Kellyk planteatutako funtsezko galdera hau izan liteke: zer geratzen da maitasunarekin diruarekin obsesionatuta dagoen gizarte batean? Zorpetutako bikote baten infernuetara jaitsiz, kontsumo-gizarteari eta neoliberalismoaren indarkeriari buruz galdetzera gonbidatzen gaitu. Baita geure nahiez ere.

Aktore lanetan arituko dira: Ugaitz Alegria, Aitor Echarte Merino, Eneritz García Alonso, Miriam K. Martxante, Aiora Sedano.

Xehetasunak

Data:
2022-11-25
Ordua:
20:00 - 21:00
Kategoria Ekitaldi:

Egoitza

Pabellon 6 (Bilbo)