- ekitaldia hau amaitu da.
‘Loreak eta zauriak’
2021-12-03 @ 19:00 - 20:30
Diziplina-arteko emanaldia
Loreak eta zauriak Xabier Lete omendu nahi duen diziplina-arteko emanaldi bat da. Baina ez du omendu bakarrik egin nahi. Elkarrizketa bat gorpuztu nahi du Xabier Letek lehendabiziko kantuak idatzi zituen garaiaren eta gaur egungo munduaren artean. Eta elkarrizketa, baita Xabier Letek beregan bildu zituen bertso munduaren eta musika munduaren artean ere.
Bertsoz, kantuz eta hitz lauz, 1970eko hamarkadatik 2021era, bizitzatik heriotzara ni-tik gu-ra eta Xabier Letetik gugana bidaiatuko dute saioan parte hartzen duten Beñat Gaztelumendik, Xabier San Sebastianek, Joserra Senperenak eta Quico Pugesek.