Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

‘Loreak belaunetan’

2022-09-22 @ 18:00 - 19:45

Aurkezpena + solasaldia

Zer izan nahi duzu handitan? Zaharra da galdera; erantzunak aldatuz joan dira garaiz garai. Handitan artista izan nahi ote zuten dokumental honetako zazpi protagonista gazteek? Handiagotan ere kultura egiten eta interpretatzen ikusten al dute euren burua? Beren ametsak, ekinak eta ezinak aletuz, gure kultur munduaren nolakoaren eskema eta etorkizuneko erronkena zirriborratu dute denon artean.

Dokumentala eman ostean, solasaldia egingo dute Nora Alberdi film egilearekin eta Maddi Ane Txoperena idazle eta bertsolariarekin. Biek ala biek hartu dute parte LANARTEA Euskararen Langile Profesionalen Elkarteak ekoitzi duen proiektu honetan: kameralari lanetan  aritu da bata; protagonista gisa bestea.

Filmeko gainerako protagonistak dira: Oihana Arana bertsolari eta idazlea, Amets Aranguren musikaria, Kattalin Barcena musikari eta artista plastikoa, Dom Campistron ilustratzailea, Ekain Ibarguren pailazo malabarista eta Iker Maguregi zinemagilea.

Xehetasunak

Data:
2022-09-22
Ordua:
18:00 - 19:45
Ekitaldi kategoria:
, , , , , , , , , ,

Egoitza

Laba (Iruñea)