Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

‘Loreak belaunetan’ (BERTAN BEHERA)

2023-01-18 @ 19:30 - 21:00

Emanaldia + solasaldia

Zer izan nahi duzu handitan? Zaharra da galdera; erantzunak aldatuz joan dira garaiz garai. Handitan artista izan nahi ote zuten Loreak belaunetan. Kulturaren zazpi ahots gazte dokumentaleko zazpi protagonistek? Handiagotan ere kultura egiten eta interpretatzen ikusten al dute euren burua? Beren ametsak, ekinak eta ezinak aletuz, gure kultur munduaren nolakoaren eskema eta etorkizuneko erronkena zirriborratu dute denon artean.

Nafarroako Ateneoak antolartu du ekitaldia, eta, dokumentala eman ostean, solasaldia abiaraziko dute Amets Aranguren musikariarekin, Maddi Ane Txoperena idazle eta bertsolariarekin eta LANARTEA elkartearen koordinatzaile eta filmaren zuzendari den Amagoia Gurrutxagarekin.

Egoitza

Kondestable Civivox (Iruñea)