Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

‘Loreak belaunetan’

24 azaroa @ 18:30 - 20:00

Aurkezpena + solasaldia

Zer izan nahi duzu handitan? Zaharra da galdera; erantzunak aldatuz joan dira garaiz garai. Handitan artista izan nahi ote zuten Loreak belaunetan. Kulturaren zazpi ahots gazte dokumentaleko zazpi protagonistek? Handiagotan ere kultura egiten eta interpretatzen ikusten al dute euren burua? Beren ametsak, ekinak eta ezinak aletuz, gure kultur munduaren nolakoaren eskema eta etorkizuneko erronkena zirriborratu dute denon artean.

Dokumentala eman ostean, solasaldia abiaraziko dute Dom Campistron irudigilearen eta Oihan Indart dantzariaren parte hartzearekin.

Filmeko protagonistak dira: Oihana Arana bertsolari eta idazlea, Amets Aranguren musikaria, Kattalin Barcena musikari eta artista plastikoa, Dom Campistron ilustratzailea, Ekain Ibarguren pailazo malabarista, Iker Maguregi zinemagilea eta Maddi Ane Txoperena  idazle eta bertsolaria.

Xehetasunak

Data:
24 azaroa
Ordua:
18:30 - 20:00
Ekitaldi kategoria:
, , , , , , , , , , , ,

Egoitza

Eusko Ikaskuntzaren egoitza (Baiona)