Loading Events

« All Events

  • This event has passed.

Liher

2022-05-05 @ 22:00 - 23:30

Kontzertua

2015. urtean hasi zuen ibilbidea Liher proiektuak. Bakarkako maketa bat atera zuen orain taldeko abeslari eta gitarra-jole den Lide Hernandok, eta segidan talde bilakatu zen proiektua. Iñigo Etxarri (gitarra, koroak), Joshka Natke (baxua, koroak) eta Ander Berzosa (bateria) ditu kide egun.

2020an Hemen Herensugeak Daude liburu-diskoa argitaratu zuten, eta 2021eko azaroan Eta Hutsa Zen Helmuga azken lana.

Details

Date:
2022-05-05
Time:
22:00 - 23:30
Event Categories:
,

Venue

Kubik Aretoa (Gasteiz)