Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

‘Lavinia’ (estreinaldia)

2023-05-24 @ 19:30 - 20:30

Antzerkia

Lavinia hezur eta mamizkoa da. Bizi da, arnasa hartzen du eta hitz egiten du, guk bezalaxe. Baina, kontua da poeta batek “idatzi egin” zuela. Izan ere, gizateriaren obra gailenetako baten bigarren mailako pertsonaia bat da, eta antzeztokian hitza hartu eta istorioaren bere bertsioa kontatzea erabaki du. Txanponaren aurkia, agerikoa, Eneas heroi aparta izan bada beti. Ifrentzua ezagutzeko txanda da, bada.

Intriga, misterioa, maitasuna, gerra, estrategia eta natura ditu hizpide Kabia Teatro konpainiaren lan honek. Ursula K. Le Guinen Lavinia eleberria abiapuntu hartuta, Eneida dakar gogora. Juana Lorren zuzendaritzapean arituko dira oholtzan: Yolanda Bustillo, Aitor Guisasola, Amets Ibarra, Karmele Larrínaga, Javier Liñera eta Iñaki Urrutia.

Xehetasunak

Data:
2023-05-24
Ordua:
19:30 - 20:30
Ekitaldi kategoria:
,

Egoitza

Arriaga Antzokia (Bilbo)