Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

‘Lapur(ari)ketak’. Mursego

2022-06-07 @ 19:30 - 21:00

Ariketa eszenikoa

“Ezer ez da originala, inspirazioarekin durunda egiten duen edo zure imajinazioa betetzen duen edozein lekutatik ostu egiten du”. Jim Jarmuschen hitz horiek abiapuntu gisa balio dute Lapur(ari)ketak lanarentzat. Ariketa eszeniko horretan, Mursegok musika, hitza eta gorputza batzen ditu, artista sorkuntzak eraldatzeko, eta beste dimentsio batera eramaten ditu, bere hizkuntzara aldatuz.

Originalaren eta maileguaren arteko elkarrizketa honetan, Paul Duttonen spoken word, Gloria Fuertesen umore politikoa, Mikel Laboaren mundu barneraezina, Vicente Ameztoiren margolan baten lengoaia figuratiboa, Víctor Ericeren indar bisuala eta Martxel Mariskalen poesia nihilista daude, Lisabören musikan nahastuta.

Maite Arroitajauregik Mursegon, bere bakarkako proiektuan, abangoardia eta folklorea hibridatzen ditu eta lau disko argitaratu ditu. Azken urteotan ibilbide oparoa izan du zinemarako musika konposatzen. 2021ean, Aranzazu Callejarekin batera jatorrizko musika onenaren Goya eta Platino sariak jaso zituen Akelarre lanagatik.

Xehetasunak

Data:
2022-06-07
Ordua:
19:30 - 21:00
Ekitaldi kategoria:
, , , ,

Egoitza

Viktoria Eugenia Antzokia (Donostia)