- ekitaldia hau amaitu da.
‘Kenophobia’
2022-04-28 @ 19:00 - 20:00
Dantza
50 minutuko lan hau festa batekin hasten da, berehala ospakizunaren amaiera iritsiko da eta jendea joan egingo da, espazioa zeharo hutsik geratu arte. Hutsunea gonbidatuen hezurretaraino sartuko da, bakardadea eta beldurra sortuz. Bakardade horretatik abiatuz, pertsonaia bakoitzaren ezegonkortasun emozionala islatuko da.
Osa+Mujika konpainiaren ekoizpen honetan, Raymond Naval, Oihana Varela eta Jaiotz Osa agertzen dira oholtzan, Osaren koreografia haragiztatzen.