- This event has passed.
‘Kale gorrian’
2023-09-14 @ 19:00 - 20:00
Kale antzerkia
Bikote bat, edadetuak biak, etxerik gabe geratzeko zorian. Polizia etxepean dago, gunea inguratuta dute eta epailearen agindua betetzeko prest daude. Auzokideak etxe inguruan batu dira, egoera horren lekuko izan eta, beharbada, kexatzeko.
Marinok ez du etxetik joateko asmorik, amaierara arte gogor eutsi nahi du. Horretarako, hainbat estrategiaz baliatuko da. Begoñak, aldiz, nahiago du egoera horrekin lehenbailehen amaitu. Lotsa handia ematen dio bizitzen ari direnak. Baina ez ditu bere gauzak etxe barruan utzi nahi. Auskalo bankuek zertarako erabiliko dituzten… Azken finean, gauza horiek bere oroitzapenak dira, edo, hobeto esanda, bere bizitza. Berrogei urtez bizi izan dira ezkondu berritan eroso zuten ete horretan, izan ere.