Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Kalakan

2021-12-26 @ 19:00 - 20:30

15€

Kontzertua

Norabidea ez galtzeko ardatz segurua, betidanik gure buru gainean izan dena. Oinarri mugituezina, hainbat mendetan artzainek ere erabili izan duten «itsasargia». Artizar. Horixe da Kalakan taldearen disko berriaren izenburua eta mamia ere. Azken 10 urteetan hainbat lurralde, artista, kolaborazio ikusi izan ditu hirukoteak, baina beti ardatz berdina mantendu du: euskal kantua.

Azken disko honetan, bere bizi bidearen xenda berri batean sartu da Kalakan, kantu tradizionalak sonoridade aktualago batzuekin apainduta. Horretarako esperientzia eta kalitatea zaintzen dituzten artistekin lan egin du taldeak, Pello Reparaz, Hugo Imakhoukhene eta Andrew Keelan bezalako musikariekin besteak beste.

Kantu hutsa beti hor izanik ere, unibertso zabalago bat eskeintzen dio elektronikoki programatutako musikak taldearen proposamenari.

Xehetasunak

Data:
2021-12-26
Ordua:
19:00 - 20:30
Prezioa:
15€
Ekitaldi kategoria:
,

Egoitza

Legorretako Herri Antzokia