Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Kalakan + Bilaka

2022-08-25 @ 21:00 - 22:30

Ikuskizuna

Kalakan musika taldea eta Bilaka dantza kolektiboa arituko dira ikuskizunean. Kalakan-el Artizar diskoan ardaztutako emanaldia eskainiko du. Kantu hutsa beti hor izanik ere, unibertso zabalago bat eskeintzen dio elektronikoki programatutako musikak taldearen proposamen honi.

Bilakakoek, berriz, Basaide koreografia eskainiko dute. Xiberoko mendietan, Arbailetan bereziki, arbasoek basa munduari lotuta abesten zituzten kantuak dira Basa Ahaideak. Hitzik gabeko kantu horiek hegaztien hegaldia edota gizakiari naturak sortzen dion harridura adierazten dute. Bertako artzainek paraje horien aurrean zuten askatasuna/askatasunik eza, naturaren handitasuna, hegan egiteko nahia isaldatu nahi izan du Eneko Gil koreografoak sortutako pieza honetan.

 

 

Xehetasunak

Data:
2022-08-25
Ordua:
21:00 - 22:30
Ekitaldi kategoria:
, ,

Egoitza

Natura Aretoa (Arrangoitze)