- This event has passed.
‘Izar & Star berezia’
2022-09-15 @ 22:30 - 2022-09-16 @ 0:00
Kontzertua
Mark Laneganen jarraitzaileek minez hartu zuten haren heriotza goiztiarra (otsailean hil zen, 57 urterekin). Orain, Petti musikariak talde indartsu bat bildu du, haren omenezko Izar & Star kontzertu berezia egiteko: Joseba Irazoki eta Joseba B Lenoirrekin gitarrei su ematen, eta Iñigo eta Igor Telletxea dotoreak, baxuaren eta bateriaren agintean, hurrenez hurren. Eta, jakina, Pettiren ahots sendo eta iradokitzailea.