Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

‘Horrela iritsi ginen honaino’

2022-09-30 @ 19:00 - 20:30

Mahai-ingurua

Sastraka/Maleza erakusketaren inaugurazio ekitaldi gisa, bertan parte hartu duten lau artistekin (Pello Lizarralde idazlea, Jose Ignacio Agorreta margolaria, Imanol Ubeda musikaria eta Imanol Rayo zinemagilea) solasaldia egingo du Garbine Ubedak.

Proiektuaren sorreran Lizarraldek Agorretari bidali zion testu bat dago; oinarri bera hartuta, handik gutxira, Ubeda musikariak hamabi kanta ondu zituen eta Imanol Rayo zinemagileak argazki bilduma.

Erakusketa ezinezko bidaia bat da. Heriotzaren kontzientzia, apur bat bada ere, izan orduko, gero eta maizago harrapatzen gaitu iraganera itzultzeko bidea hartzeak. Eta itzuli egin behar jakiteko bidearen buruan itzalak eta dezepzioa besterik ez dagoela eta irtenbideren bat bilatzera behartuta zaudela.

Xehetasunak

Data:
2022-09-30
Ordua:
19:00 - 20:30
Ekitaldi kategoria:
, , , , ,

Egoitza

Ernest Lluch Kultur Etxea (Donostia)