Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

‘Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi’

2022-10-23 @ 19:00 - 20:30

Antzerkia

Emakume 1, emakume 2, emakume 3, kanpai hotsekin batera, puntual elkartzen dira merienda mahai baten inguruan. Tisana, pasta, azukre eta pastelitoz betetzen dituzte gorputzak, beraien egunerokotasunaz hitz egiten duten bitartean. Ba ote dakite, beraien bizitza beste norbaitek kontatua izan dela? Zein begiradatik izan dira sortuak emakume hauek? Nork idatzi du tinta lodiz historia? Historia kontatu diguten bezalakoa da?

Horiexek Kamikaz kolektiboaren eta Ttak Teatroaren ekoizpen honetan Iraia Eliasek, Amancay Gaztañagak eta Erika Olaizolak planteatzen dituzten galderak, kortse sozial inposatuei buruzko gogoeta hauspotzeko.

Xehetasunak

Data:
2022-10-23
Ordua:
19:00 - 20:30
Kategoria Ekitaldi:

Egoitza

Zaldibar antzokia (Eskoriatza)