Loading Events

« All Events

  • This event has passed.

‘Hemen baditun 14’

2022-06-21 @ 20:00 - 21:00

Bertso-bisita gidatua

Beste arlo gehienetan bezala, emakumeek euskararen sustapenean egindako lana gizonek egindakoa baino oharkabeagoan pasatu da. Ines Castiella Imaz irakasleak proposatutako ideiari helduta, Iruñeko Udalak Hemen baditun 14 erakusketan hamalau emakume bildu ditu, XX. mendean euskararen alde hainbat esparrutan lan egin dutenak. Egindako lanagatik erakusketa honek aintzat hartzen dituen emakumeetako batzuk bizirik daude, eta baten batek euskara sustatzeko eta normalizatzeko ahaleginetan jarraitzen du oraindik.

Erakusketa orain Oteitzako kultur etxean dago ikusgai, eta bertso-bisita gidatua egingo dute Saioa Alkaizak eta Sarai Roblesek.

Details

Date:
2022-06-21
Time:
20:00 - 21:00
Event Categories:
, ,

Venue

Oteitzako Kultur Etxea