Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Harat + Lumi + Vinilo Ridin’ Rocket

2022-10-21 @ 22:00 - 2022-10-22 @ 2:30

Kontzertua

Ibai Gogortzaren (Borrokan, Joseba Irazoki, Mice, Joseba B Lenoir…)proiektu berria da Harat. Psilocybeko hau bere lehen kontzertuetako bat izango da. Iñigo Telletxea (Baxua) eta Mattin Arbelaitz (Bateria) bidelagun dituela, saretik salto egin eta hari berriak bilatzera abiatu da Harat. Soinu, erritmo eta hitz garratz-gozoak tartekatuz.

Lumi, berriz, ez da berria. Udaberrian Usopop Diskak zigilupean plazartu duen diskoa aurkezten ari da: Bezperen Dirdira. Nahia Zubeldiak (boza, makinak) idazketa egonaldi baten karietara itsasoari begira idatzi testuetan oinarritu da bikotea bere bigarren obra hau tontzeko.

Xehetasunak

Hasiera:
2022-10-21 @ 22:00
Amiera:
2022-10-22 @ 2:30
Ekitaldi kategoria:
,

Egoitza

Psilocybenea aretoa (Hondarribia)