- This event has passed.
‘Haizea dator’
2022-05-13 @ 20:00 - 21:30
Bertso jaialdia
Haizea dator Bertsularien Lagunak elkarteko transmisio lantaldeak sortutako ekimena da, eta Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoko bertso-eskoletako ikasleei eta jadanik bertso-eskolatik atera diren bertsolari gazteei bertso saioetan kantatzeko aukera ematea du helburu. Horretarako, hiru lurraldeetan gaindi dauden hainbat bertso-eskolak bertso saioak antolatuko dituzte beraien herrietan eta bertsolari gazteek kantatuko dute saio horietan.
Gaurkoan, Garikoitz Agirre, Haira Aizpurua Ibargarai, Kerman Diaz, Daia Harluxet, Irantzu Idoate Funosas eta Ibai Lekuona arituko dira kantari.