
- ekitaldia hau amaitu da.
Gontzal Mendibil
25 otsaila @ 20:30 - 22:00

Kontzertua
Luis Baraiazarra karmeldarrak euskarara itzuli zuen Joan Gurutzetakoaren obra osoa eta Gontzal Mendibil musikari eta abeslariak obra horren zati bat musikatu du. Hamahiru poema, zehazki. Poemok Neugan bizi gabe biziz izeneko diskoan argitaratu ondoren, zuzenean aurkezten ari da Mendibil. Easo abesbatzaren laguntza izango du taula gainean.