Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Gatibu. ’20 urte bixotzetik’

2021-11-27 @ 22:00 - 23:30

Kontzertua

2000. urtean elkartu ziren lehen aldiz Alex Sardui, Haimar Arejita, Gaizka Salazar eta Mikel Caballero, rock & rolla euskaraz egiteko gogoak eraginda. Iraupen zehatzik gabeko entsegu hark Zoramena deritzon lehen diskoa ekarri zuen bigarren urtera. Ostean etorri dira beste zazpi disko eta ehundaka kontzertu. Hogei urte rock and rolla bere zentzurik zabalenean eta euskaraz kantatzen. Pandemiarengatik hainbat aldiz atzeratu ondoren, 20 urteko ibilbidea ospattzeko kontzertua emango du gaur azkenik Barakaldoko BECen, 22:00etatik aurrera. Ateak 20:00etan irekiko dituzte.

Xehetasunak

Data:
2021-11-27
Ordua:
22:00 - 23:30
Ekitaldi kategoria:
,

Egoitza

Bizkaia Arena (BEC, Bilbo)