Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

‘Forever’ (aurrestreinaldia)

2023-01-20 @ 19:00 - 20:30

Antzerkia

Kulunka Teatro konpainiak maskaren hizkuntza isilaren aldeko apustua egin du berriro ere, samurtasuna eta gordintasuna uztartzen dituen ikuskizun berrian. Amestu zutenetik urruntzen ari den betiko familia baten istorioa da Forever. Maitasunaren kontraesanak umorez eta ironiaz erakutsiz, gurasotasuna, hezkuntza, ezintasuna, gehiegizko babesa, sexualitatea edo indarkeria bezalako gaiak lantzen ditu. Plataforma birakari baten gainean eta oso hizkuntza zinematografikoari helduz, antzezlana karrusel bat da; bizitzaren noria. Baina bada, baita ere, espiral bat, biratu ahala, bere protagonisten minaren barruan sakontzen duena.

Kulunka konpainiak Espainiako Zentro Dramatiko Nazionalarekin, Bilboko Arriaga Antzokiarekin eta Donostiako Victoria Eugenia Antzokiarekin batera ekoitzi du lan hau..

Xehetasunak

Data:
2023-01-20
Ordua:
19:00 - 20:30
Kategoria Ekitaldi:

Egoitza

Sarobe arte eszenikoen gunea (Urnieta)