Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

‘Ez naiz inoiz Dublinen egon’

28 urria @ 19:00 - 20:00

Antzerkia

Amesti familia Eguberri gaua ospatzeko bildu da, baina aurtengoa berezia da. Elena, hiru urtez ikusi ez duten alaba gaztea, Londresetik itzuli da azkenean. Baina ez dator bakarrik, Cindyrekin dator, bere neska-lagun irlandarrarekin.
Denak daude desiratzen irlandarra ezagutzeko, baina inork ez du espero Cindy pertsonai ikusezin bat izatea, familia honen oreka hankaz gora jarriko duen Elenaren fantasia bat. Atetik sartzen den momentuan, pertsona bitxi hau onartu ala ez erabaki beharko dute.
Tentazioa konpainiak ekoitzi du Markos Goikolearen obra hau, eta Mireia Gabilondok zuzendu. Aktore lanetan arituko dira: Iñigo Aranburu, Iñigo Azpitarte, Mireia Gabilondo eta Aitziber Garmendia.

Xehetasunak

Data:
28 urria
Ordua:
19:00 - 20:00
Kategoria Ekitaldi:

Egoitza

Coliseo antzokia (Eibar)