Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

‘Eta orain zer?’ (estreinaldia)

27 abuztua @ 20:00 - 21:30

Dantza

Soka-dantza antzinako errituala da, unibertsala, herrialde eta kolektibo askoren kultura tradizionalean maiz agertzen dena; tokian tokikoa bezain unibertsala. Gizartearen kohesioaren eta komunitate bereko kide ezberdinen arteko errespetu eta ulermenaren ikurra da. Jon Maya Sein koreografoak sinbologia honetan sakontzea proposatzen du, gaur egungo gizartearen balioetan txertatzeko. Transbertsalitatea, kultur aniztasuna, eta espazioen demokratizazioa izango dira bidaia honetako gaietako batzuk, bizikidetzaren bidez eta adierazpenen eta jatorri koreografikoen aniztasunaren bidez.

Alain Maya, Aritz Lopez, Junaid Jemal Sendi, Helena Wilhelmsson, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Leire Otamendi, Nerea Vesga, Sua Enparantza eta Urko Mitxelena arituko dira dantzari, Pascal Gaigneren musika eta Ximun Fuchsen dramaturgia jarraituz.

Xehetasunak

Data:
27 abuztua
Ordua:
20:00 - 21:30
Ekitaldi kategoria:
, ,

Egoitza

Lekuona Fabrika (Errenteria)