Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

‘Errimak Bi Oinetan’

2023-09-03 @ 13:00 - 14:00

Bertso-dantza saio musikatua

Errimak Oinetan ikuskizunaren bidetik dator proposamen hau. Bertso ariketa eta jokoak dantzara eramatea da emanaldi honen berezitasuna edo ezberdintasuna, eta horien bidez gaurkotasunari buruzko gogoetak plazaratzea, kantu ezagunei eta bertso sorta zahar eta berriei mugimendua emanez.

Dantza eta bertsoa gurutzatzen diren lekuan hasi zen sormen honen bidaia, Haatik Dantza Konpainiaren eskutik. Sustrai Colina, Xalbador, Aitor Mendiluze, Lazkao Txiki, Uxue Alberdi, Odei Barroso eta bertsolari gehiagoren errimekin egingo dute dantza bost dantzarik. Igelaren bandak jarri die soinua bertsoei, eta Thierry Biscary, Maddalen Arzallus eta beste hainbatek jarri diote ahotsa.

Unai Elizasuk eta Aiert Beobidek zuzendu dute ikuskizun hau.

Xehetasunak

Data:
2023-09-03
Ordua:
13:00 - 14:00
Ekitaldi kategoria:
, , ,

Egoitza

Donibane aretoa (Orozko)