
- ekitaldia hau amaitu da.
Erramun Martikorena
21 urtarrila @ 20:30 - 22:00
Kontzertua
Sekula modu profesionalean aritu ez bada ere, jarraitzaile asko ditu Erramun Martikorenak. Lanbidez laborari eta artzaina izaki, haren kantuak oso lotuta dira lurrarekin eta herriarekin. Ipar Euskal Herriko bertsolarien bertsoak eta herri kantuak abestu ditu bereziki, askotan a cappella, bere ahots zoragarriaz baliaturik. Zabaltzen disko berria aurkeztuko du kontzertuan.