
- This event has passed.
Eneritz Furyak
2022-11-25 @ 21:00 - 23:59
Kontzertua
Aurreko lanekiko nabarmen ezberdina den diskoa da Eneritz Furyak musikariaren Emadan, diskoari izena ematen dion lehen kantuak aurreratzen duen bezala: kantua bereganatzen duen grabe geruza batetik hazten diren gitarra eta ahotsa; maila ezberdinetan testurak eransten dituzten teklak. Diskoko beste kantuetan hainbat modutan errepikatzen den eraikitzeko era da, hain zuzen. Bada gai guztien gainetik ur gainera agertzen den kontzeptu bat diskoan: soilik bi bide eskaintzen dizkigun munduari buruzko idea.
Musika Bulegoak antolatutako Musika, berdintasuna eta LGTBIQ+ topaketetan emango du kontzertua, Euskoprincess, Algora eta Futurachicapop taldeekin batera.