Loading Events

« All Events

  • This event has passed.

Eneritz Furyak

2022-02-18 @ 19:00 - 20:30

Kontzertua

Aurreko lanekiko nabarmen ezberdina den diskoa da Eneritz Furyak musikariaren Emadan, diskoari izena ematen dion lehen kantuak aurreratzen duen bezala: kantua bereganatzen duen grabe geruza batetik hazten diren gitarra eta ahotsa; maila ezberdinetan testurak eransten dituzten teklak. Diskoko beste kantuetan hainbat modutan errepikatzen den eraikitzeko era da, hain zuzen. Bada gai guztien gainetik ur gainera agertzen den kontzeptu bat diskoan: soilik bi bide eskaintzen dizkigun munduari buruzko idea. Disko horren aleak emango ditu Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian.

Details

Date:
2022-02-18
Time:
19:00 - 20:30
Event Categories:
,

Venue

Lizeo Antzokia (Gernika-Lumo)